HURRENGO EKITALDIAK
BARAKALDON 1987AN SORTUTAKO AHOTS MISTOEN ABESBATZA
HURRENGO EKITALDIAK
AURKEZPENA
BARAKALDOKO KANTARTE ABESBATZA
Barakaldoko KantArte abesbatza 1987an sortu zen Zigor Txiki izenarekin, 90eko hamarkadan Bizkaiko ahots zurien abesbatzetan erreferente izan zena. Taldeak eboluzionatu egin du bere ibilbidean zehar, hogei bat kidez osatutako helduen abesbatza bihurtuz, hasierako kide batzuk mantenduz.
Bostehun kontzertu baino gehiago eman ditugu Euskadin eta beste leku batzuetan, hala nola Malagan, Bartzelonan, Valentzian eta Erroman, eta musika-lehiaketetan parte hartu dugu, hainbat sari eskuratuz.
Gure errepertorioaren barruan hainbat musika mota jorratzen dugu: pop, gospel, jazz, folklore, musika sakratua eta abar. Gurea etengabeko bilakaera duen errepertorioa denez, ezin da estilo jakin batean sailkatu.
Gure azken ekoizpenen artean, “Singing Broadway”, “Radio Pop” eta Häendel-en “El Mesías”, nabarmentzen dira.
Bere ibilbidean zehar abesbatzaren balio nagusietako bat, zalantzarik gabe, beti izan dugun zuzendaritza tekniko bikaina izan da: Julio Lanuza (1987-1993), Maite Aurrekoetxea (1993-1998), Patxi Antón (1998-2000), Alberto Carrera (2000-2002), José Ángel Robles (2002-2003), Endika Moreno (2003-2014) eta, 2014tik, Paula Pérez Bueno.
Gure abesbatza Bizkaiko Abesbatzen Elkartearen (BAE) kide da. Barakaldoko “abesbatza historikoak” deiturikoetan ere parte hartzen du, Orfeón Barakaldés, San Vicenteko Schola Cantorum, Zigor abesbatza eta Lagun Beti abesbatzekin batera.
BIDEOAK
EZAGUTU GURE YOUTUBE KANALA
Youtubeko gure kanalean gure ibilbideko hainbat bideo dituzu eskuragarri. Harpidetza egitera ere gonbidatzen zaitugu.
KONTAKTUA
Gure ohiko entsegu-lekua Barakaldoko Clara Campoamor Zentro Zibikoan dago.
KantArterekin harremanetan jar zaitezke ondorengo helbide elektroniko edo telefonoaren bidez.
HELBIDEA
Gernikako Arbola, 41
TELEFONOA
656 728 105
EMAILA
info@kantarte.net
© KANTARTE · Eskubide guztiak erreserbatuta.
LEGE OHARRA · COOKIE-EN POLITIKA | Web diseinua lavidaenunpixel.com